RhAG-ek 60 urte daramatza, gutxi gorabehera, gurasoen mugimendu gisa. Mugimendu horrek kanpaina egiten du Galesen hezkuntza elebiduna emango duen galesezko eskola baten alde. RhAG ongintza-elkarte aitortu bat da. Mugimendu boluntarioa izan zen 50 urtez, eta oraindik ere tokiko lan boluntarioaren mende jarraitzen du. Hala ere, duela 10 urte inguru, gobernuak diru-laguntza bat eman zion, eta horrekin nahikoa da garapen-agente bat lanaldi osoz enplegatzeko.
RhAG-k beti hartu izan du parte lehen eta bigarren hezkuntzako galesezko eskola gehiago ezartzera bideratutako tokiko kanpainetan. Kanpainek urte gutxi batzuk edo 10 urteraino ere iraun dezakete, gauzatzerako. Kanpainak tokiko aktibisten oso mende daude, eta haiek prest daude tokiko zinegotziei eta agintariei presioa egiteko.
Tokiko kanpainek jarduera hauek egiten dituzte: 1) Mudiad Meithrin-ekin kooperatu eskolaurreko klaseak ezartzeko; 2) liburuxkak argitaratu komunitatean banatu daitezen, galesezko eskolekin eta Mentrau Iaith erakundeekin (Hizkuntza Ekimenak) elkarlanean –horiek gobernuak finantzatzen ditu, eta tokian bertan jarduten dute–; 3) publizitatea tokiko prentsan eta irratian eta telebistan; 4) udal-ordezkariekin bildu galesezko eskola gehiago ezartzea eskatzeko; eta 5) Galeseko Biltzarreko hezkuntza-sailarekin lankidetzan aritu, galesezko hezkuntzaren tokiko eskariaz hitz egiteko.
Horrez gain, kanpaina nazionaletan honako hauek egin dira: 1) presioa egin zaio gobernuari, bermatzeko tokiko agintariek neurtuko dutela galesezko hezkuntzaren eskaria –hori, orain, lege-betebehar bat da–, eta 2) presioa egin zaio gobernuari, bermatzeko tokiko agintariek galesezko hezkuntza garatzeko plan xehatu bat egingo dutela –hori, orain, lege-betebehar bat da–. Hala ere, tokiko agintarien plan asko lausoak dira, eta eskaria asetzeko inola ere nahikoa ez diren planak onartu ditu gobernuak.
Hitzargiak
Rhieni Dros Addysg Gymraeg
JARDUNBIDEA
Rhieni Dros Addysg Gymraeg
HIZKUNTZA
Galesera
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza, Irakaskuntza