Oc Telé Internet bidezko telebista bat da, okzitaniera hutsean. Duela bi urte sortu zen. Aukera ematen du okzitanierazko saioak doan ikusteko. Telebista hau sortu zen bi eskualdek okzitanierazko ikus-entzunezko ekoizpena garatzen ikusi nahi zutelako. Lagun izan zuten operadore bretoi baten gaitasuna, duela urte batzuk Brezoweb sortu baitzuen, Internet bidez ematen den bretoierazko telebista.
Oc Telé-k aukera eman du beste hizkuntza batzuetako (adibidez, bretoiera eta euskara) ikus-entzunezko ekoizleekin lankidetzan aritzeko. Gazteentzako saioak ematen ditu, baina baita ikus-entzule guztientzat ere. Eskaripean eskura dauden saioak eskaintzen ditu, eta, batzuetan, zuzenekoak; gero, hilabetez ikus daitezke. “Conta'm”-ek okzitanieraz bikoiztutako ekoizpenak ematen ditu. Enpresa hori gazteentzako okzitanierazko saioak (marrazki bizidunak) bikoizten espezializatu da. Oc Telé-ri esker, gaur egun saio horiek milaka eta milaka lagunek ikusten dituzte; lehen, ordea, konfidentzialagoak ziren.
Oc Telé sortu zen okzitanierazko telebista-katerik ez zegoelako. Haurrentzako saioak bikoizteko unitate bat ezartzearekin ez zen nahikoa. Saio horiek jende gehiagorentzat emateko bitarteko bat behar zen. Gaur egun, Conta'm-ek bikoiztutako saioek —Akitaniak, Midi-Pyrénées eskualdeak, Pirinio Atlantikoak departamenduak eta Rhône-Alpeak eskualdeak babesten dute enpresa hori, besteak beste— Oc Telé-n daukate lekua.
JARDUNBIDEA
OC Telé
HIZKUNTZA
Okzitaniera
ERAGIN ESPARRUA
Komunikabideak, Ikusentzunezkoak