Alsaziera hizkuntza modernoa eta koloretsua denez, ezin hobeto egokitu da komunikazio-era ludiko eta interaktibo berrietara.
Komunikazio-kanal dinamikoak eta erakargarriak bere eginez, OLCAk bereziki gazteen eguneroko paisaian alsaziera berrasmatzeko apustua egin du; izan ere, gazteek, hizkuntza hori jada hitz egiten ez duten arren, begikotasun handia diote “beren amonen hizkera horri”, zeina beren kulturaren ardatza baita. Halaxe sortu da iPhonerako “iYo” aplikazioa, Estrasburgoko AMOPIX ekoizpen-elkarteak asmatua eta sortua.
“Iyo” aplikazioak 80 esamolde baino gehiago jasotzen ditu, 4 kategoriatan banatuak (sedukzioa, parranda, gazteak eta biraoak). 4 pertsonak ahoskatzen dituzte, beren ahoagatik identifikatuak: haur bat, emakume gazte bat, emakume beltzaran bat eta gizon bizardun bat.
Erraza da erabiltzen: kategoria bat, esamolde bat eta pertsonaia bat hautatzen dira, eta ZURE smartphonea ZURE ahoaren aurrean jartzen da eta… alsazieraz hitz egiten duzu!
JARDUNBIDEA
Office pour la Langue et la Culture d’Alsace (OLCA - Elsassisches Sprochàmt)
HIZKUNTZA
Alsaziera
ERAGIN ESPARRUA
IKT, Aisia