Soziolinguistika Klusterraren 2020-2023 Plan Estrategikoa prestatzeko hausnarketa prozesua 2019. urteko azken aldera hasi eta 2020.eko ekainean bukatu zen, erakundearen Batzar Orokorrean onartu zenean.
Martxotik ekainera bitartean COVID-19ak eragindako osasun larrialdiari erantzuteko ezarri zen itxialdiak eragin handia izan zuen prozesuan eta egoera sozioekonomikoan. Garai hauetan ohikoa den ziurgabetasuna areagotu egin da eta horrek zalantzak sorrarazi zizkigun plan estrategikoaren beharrari eta egokitasunari buruz. Aurrera egitea erabaki genuen. Izan ere, plan estrategikoa tresna dinamikotzat daukagu eta inoiz baino garrantzitsuagoa izango da egoeraren arabera moldatzen joatea.
2020-2023 epealdirako ildo eta helburu estrategikoak
1. ildo estrategikoa: Bikaintasuna bilatzea
- Irizpide eta metodo zientifiko eguneratuen erabilera bermatu.
- Emaitzen kalitatean hobekuntza urratsak eman, pertsonen garapena eta prozesuen berrikuntzan eraginez.
2. ildo estrategikoa: Erakundearen funtzio propioa argitzea
- Erreferentzialtasuna, funtzio argiak eta aitortuak izan: Soziolinguistika Klusterra singular/bakar egiten duen hori identifikatu behar da, bere funtzioa interes talde guztiek aitortua izan dadin eta dagokienek finantzatua.
3. ildo estrategikoa: Erakundearen arkitektura eguneratzea
- Erakundearen inguruko interes taldeak identifikatu eta bakoitzaren tokia eta parte hartzea zehaztu.
- Eremu akademikoarekiko loturak sendotu, soziolinguistika esparruko ikerketan dihardugunon arteko sinergiak aprobetxatu eta optimizatzeko bidean urratsak eginez.
4. ildo estrategikoa: Finantzazioa sendotzea
- Aurreikusten den krisi ekonomikoak eragin ditzakeen atzerapausoak ekidin.
- Erakundeak berezkoak dituen funtzioak betetzean euskararen biziberritzean egiten duen ekarpenari dagokion egiturazko finantzaziorako bideak jorratu.
- Finantzazio iturri berriak aztertu eta landu.
5. ildo estrategikoa: Eragina areagotzea
- Proiektuen komunikazio-lana sistematizatu eta hobetu, besteak beste, argitalpen irizpideak berrikusiz.
- Nazioarteko ikergune eta eragileekin elkarrekintza areagotu.
- Euskal Herri osoan presentzia eta eragina bermatzeko bideak jarri: zabalpena, ekitaldiak, harremanak…