Aprenem izeneko programaren bidez, hizkuntzak ikasten dira hizkuntza-trukearen bidez. Aprenem ikastaroetan, norberak nahi duen hizkuntza ikasten du eta norberak dakiena erakusten. Programaren helburua da katalanaren erabilera soziala bultzatzea, beste hizkuntza batzuk ikasten diren bitartean. Bestalde, Aprenem ikastaroetan, gizarte-kohesioa eta -integrazioa bultzatzen dira hizkuntzak erakutsiz eta ikasiz.
Aprenem-en metodologia berritzaile bat erabiltzen da, irakurmenaren eta mintzamenaren bidezko hizkuntza-ikaskuntzan oinarritua. Alde batera uzten da gramatika.
Aprenem ikastaroak irekiak dira, doakoak eta ez dute maila-probarik behar, eta hizkuntzaren maila guztietara egokituta daude.
Programaren helburu nagusia da hizkuntzen ikaskuntza, ahozko eta idatzizko ulermena eta mintzamena arintzea, partaidetza eta kohesio soziala bultzatzeaz gainera.
Aprenem ikastaroek 0 euroko aurrekontua dute, hizkuntza-trukea daukate oinarrian, eta toki publikoetan edo udalek utzitako tokietan egiten dira ikastaroak: kultura-etxeak, liburutegiak, eskolak… Hizkuntzak ikasteko doako material-bilduma egokia dago eskuragarri blogean.
Aprenem egitasmoak ez du filiazio politiko ez erlijiosorik.