Ez dago Bocsŵn bezalako beste proiekturik Anglesey-n. Esperientzia musikalak eta sormenezkoak eskaintzen dizkie gazteei, gazte horiek ez bailukete inoiz musika sortzeko aukerarik izango proiektu honetatik kanpo. Gure jarduera guztiak doakoak dira, eta bitarteko baliotsua dira gazteentzat, haietako askok ez baitute musika-tresnak edo musika-klaseak ordaintzeko aukerarik.
Gure helburua da gure proiektuan galesa sustatzea, eta lan egiten dugun gazte askok galesa dute beren bigarren hizkuntza. Musika- eta konposizio-jarduerak modu bikaina dira gazteak inspiratzeko beren gales-gaitasunak hobeto erabil ditzaten.
Horregatik, Bocsŵn-ek aukera paregabeak ematen dizkie haur eta gazteei musikari esperientziadunekin lan egiteko; musikariok adoretu eta inspiratu egiten dituzte haurrak eta gazteak, musika-tresnak jotzen erakutsiz, musika konposatuz eta lana gure estudioan grabatuz. Musika adierazpen-tresna gisa erabiltzen dugu, terapia-modu gisa, bai eta garapen pertsonala sustatzeko ere.
9 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte har dezakete konposizio-klaseetan eta musika egiteko klaseetan. Bakarrik edo lagun-talde batekin etor daitezke. Tutoreek zure kantuari hitzak jartzen ere lagunduko dizute, musika konposatzen; musika-tresna berriak jotzen lagundu eta erakutsiko dizute. Klaseak Llangefni-ko Bocsŵn Studio modernoan ematen dira, edota komunitate-zentro batera joan gaitezke.
JARDUNBIDEA
Menter Mon
HIZKUNTZA
Galesera
ERAGIN ESPARRUA
Irakaskuntza, Aisia