• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Ikus Entzunezkoak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Enpresaren erantzukizun linguistikoa kudeatzeko eredua (Eralan 5)
            •  Euskara Kirolkide
            •  Itzulinguru
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Ceòlas Uibhist

Ceòlas Uibhist

Komunitatean bertan hizkuntza eta kultura gaelikoa aldarrikatzeko ekimen bat da, eta gure hizkuntzan, musikan, abestietan eta dantzan interesa duten ororekin partekatzeko aukera bat.
 
South Uist gaelikoaren gune nagusian errotua dago Ceòlas, eta Hebridetako ondarearen muina da. Azken hogei urteotan, Ceòlas izan da uharteetako biziberritze sozial eta kulturalaren eragile nagusia. Erakundeak tokiko kultura eta ondare gaelikoa aldarrikatzen dituzten ekitaldiak eta hezkuntza ditu ardatz, eta lotura kultural sendoa du Gàidhealtachd diasporarekin.
 
Gure komunitatearen ondare gaeliko berdingabea kontserbatzeko eta aldarrikatzeko dihardugu lanean. Uharteko musikak, hizkuntzak eta kultura-aberastasunak indartsu jarraitzen du. Ceòlas erakundeak konpromisoa hartu du kultura gaeliko bizia etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko. Sortu zenetik (1996an), bilakaera itzela izan du Ceòlasek: astebeteko musika- eta dantza-eskola bat izatetik, kultura, ondare eta arte gaelikoaren Eskoziako erakunde nagusietako bat izatera pasatu da.
 
Ceòlas elkarlanean aritu da Irlanda, Finlandia, Norwegia, Suedia eta Islandiarekin zenbait garapen-proiektutan, gure hizkuntzaren eta kulturaren berezitasunak kanpoan erakusteko. Gaur egungo ezaugarrietako batzuk hauek dira: udako eta neguko ikasturteko parte-hartzaile guztiek derrigorrezko 45 minutuko hizkuntza-eskola bat dute egunero.

JARDUNBIDEA

Ceòlas Uibhist

HIZKUNTZA

Eskoziako-Gaelikoa

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

Ceolas.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook
Twitter

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra