Eztabaida Klubaren helburu nagusia da ahalegina eta baliabideak koordinatzea ahozko galegoa sustatzeko DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleen artean. Gaztetxoak hizkuntzara erakartzeko gune izan nahi du Klubak; ikasleentzako topaketa, hausnarketa eta motibaziorako gune; haiekin lantaldean aritzeko eta gaur egungo gaietan sakontzeko gune; eta gertukoak dituzten gaien inguruko iritzia azaltzeko aukera emango dien gune.
Aurrez erabakitzen da eztabaida-gaia, zenbait egunez luzatzen den hausnarketan. Egun horiek, gainera, oso egokiak dira hainbat jatorritako gazteak elkar ezagutzeko eta harremanetan jartzeko: hiri- zein landa-inguruneko ikasleak, hiri handi eta txikietakoak eta hizkuntza-erabilera askotarikokoak. Bi taldek parte hartzen dute eztabaida bakoitzean: talde batek aldeko argumentuak ematen ditu, eta besteak kontrakoak.
Mistoak dira taldeok, gutxienez lau kidez eta gehienez hamar kidez osatuak. Talde bakoitzak irakasle arduradun bat du, taldea prestatzeaz eta aholku emateaz arduratzen dena, bai eta haren ordezkari izateaz ere antolakuntzaren aurrean.
Udaletako hizkuntza-normalizazioko arloek bultzatzen dute jarduera, bigarren hezkuntzako ikastetxeetako hizkuntza-normalizazioko eta -dinamizazioko taldeekin elkarlanean. Antolakuntza- eta elkarlan-maila zenbait daude, batetik, parte hartzeko aukera bera izan dezaten tamaina ezberdineko udalerrietako ikasleek eta, bestetik, galegoaren erabilera aktibatuko duten espazioak sor daitezen.
JARDUNBIDEA
11 ayuntamientos: Carballo, Ferrol, Narón, A Coruña, Santiago de Compostela, Rois, Ames, Negreira, Teo, O Carballiño, Pontevedra
HIZKUNTZA
Galiziera
ERAGIN ESPARRUA
Sentsibilizazioa, Hezkuntza, Komunikazioa, Gazteria