Ribagorzako aragoierazko Condau de Ribagorza literatura-lehiaketa 2001ean sortu zen, Grauseko Udalak antolatutako tokiko hizkerari buruzko jardunaldi batzuetan. Lehiaketaren garapenean, Fonz-eko eta Estadillako udalek egin zuten bat 2004an; orduz geroztik, urtez urte txandaka antolatzen dute lehiaketa hiru erakundeek —gaur egun, Huescako hiru eskualde desberdinetakoak dira—.
Condau de Ribagorza lehiaketako kontakizun laburren modalitatean, kategoria absolutua eta gazteen kategoria daude; olerkien modalitatean, berriz, kategoria absolutua dago. Lehiaketan Ribagorzako aragoiera erabiltzen da. Dialekto-aldaera hori Ribagorzako, Somontanoko eta Cinca Medioko eskualdeetako sektore geografiko zabal batean erabiltzen da; eremu hori, historikoki, antzinako Ribagorzako konderria zen.
Egindako hamalau edizioetan, Condau de Ribagorzak jatorrizko 124 testu jaso ditu, guztira: 89 kontakizun eta 35 olerki-sorta. Horietatik, 37 idazlan saritu dira, 18 egilerenak. Saritutako testuak urtero argitaratzen dira tokiko zenbait aldizkaritan, eta testu horiek guztiak www.espaciopirineos.com webgunean aurkitu daitezke. Lehen 5 urteetako sarituak ‘Premio Literario Condau de Ribagorza’ argitalpenean ere jasotzen dira.
Hitzargiak
Concurso literario Condau de Ribagorza
JARDUNBIDEA
Ayuntamiento de Graus
HIZKUNTZA
Aragoiera
ERAGIN ESPARRUA
Aisia, Kultura, Hezkuntza, Komunikazioa