St Mary’s University College Belfasteko (Ipar Irlanda) goi-mailako hezkuntza-erakunde bat da, irakaslegoa trebatzen espezializatua. Horrez gainera, arte liberaletako programa bat ere eskaintzen du. St Mary’s University Collegek aurkeztu zuen, 1995ean, irlanderazko eskoletarako irakasleak trebatzeko lehen programa. Ekimen hori aitzindaria izan zen Irlandan. Horren aurretik, irlanderazko lehen hezkuntzako eskoletako irakasleek ingelesezko hezkuntza-programak baino ezin zituzten erabili, eta ingelesezko hezkuntza-sektorerako diseinatuak, gainera. St Mary’s University Collegek ekarpen paregabea egin dio irlandeserazko irakaslegoaren trebakuntzari.
Eskolako irlandeserazko irakasleek esperientzia handia daukate murgiltze-eskoletan, eta, haiek garatutako programari esker, irlandeserazko lehen hezkuntzarako eta, halaber, lehen hezkuntzaren osteko hezkuntzarako irakaslego espezializatua trebatzen da han. Hizkuntzaren ikaskuntza integratuan eta edukietan oinarritutako pedagogia bat garatzeko lan berritzailea egin behar izan dute horretarako, baina hizkuntzaren ikaskuntza-elementu bereizi garrantzitsu bat ere badu barnean. Ikuspegi-nahaste hori murgiltze-hezkuntzaren printzipioetan oinarritzen da. St Mary’s University Collegen sortutako irlandeserazko materiala master mailako moduluetaraino zabaldu da, zeinak jardunean dauden irakasleen trebakuntza profesional jarraituko programaren atal gisa eskaintzen baitira; bestalde, irlandeserazko eskoletan irakasle laguntzaile gisa aritzeko ikastaro dinamiko bat ere badute.
Eskolako langileek berebiziko konpromisoa dute irlandeserazko hezkuntzaren ikerketarekiko, eta arlo horren bilakaera estrategikoan lagundu dute. Ikerketa akademikoak hainbat ikuspegitatik eragiten du: ikuspegi kulturalak, baliabideak eta zerbitzuak, eta hezkuntza-eskaintzaren kalitatea.
Eskolak, halaber, irlandeserazko eskoletarako ikaskuntza-materialak ekoizten ditu. Baliabide eta material horiek Áisaonad-en sortzen dira, zeinetan langileak lankidetzan aritzen baitira eskolekin ikasleentzako kalitate handiko liburuak sortzeko.