• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak
            • Hezkuntza Soziolinguistikoa

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Udalerriak, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Hitzargiak
  3. Kafe Antzokia

Kafe Antzokia

Euskaldunen bilgune, euskal kulturaren plaza eta beste kulturen agertoki izateko sortu zen Kafe Antzokia kulturgunea.

Kafe Antzokia San Vicente zine aretoa izandako lekuan sortu zen. Erabateko zaharberritzearekin, besteak beste, jesarlekuak kendu eta erabilera anitzeko areto zabala bihurtu zen. Euskararen irakaskuntzan zebiltzan irakasle batzuen gogoetatik abiatu zen proiektua: Bilbon ikasleek ikasgelatik kanpo euskaraz aritzeko aukera falta nabaria zegoela eta ikasketa prozesuan aurrera egiteko beharrezkoa zutela euskaraz aisialdia eta harreman naturalak euskaraz eskainiko zizkieten une eta gune horiek.

Bestalde, Bilbon erreferentzia fisikorik gabe sakabanatuta zeuden milaka euskalduni euren hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko topagunea eskaintzea zen xedea, bertan euskaldunzahar, euskaldunberri eta ikasleek bat egin eta hizkuntza komunitatea trinkotuko zuen erreferentzia hori eraikitzea. Beraz, asmo horrekin abiatu zen Kafe Antzokia, baina berau autofinantziazioaren bidetik bideragarria bihurtuko zuen ostalaritza proiektu batek lagunduta. Zentraltasuna bilatuz, Bilboren erdigunean kokatu zen proiektua.

Kafe Antzokian eguneko ordu guztietan egoten da jarduerarik, goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu txikiak arte.

JARDUNBIDEA

Kafe Antzokia

HIZKUNTZA

Euskara

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

Kafe_antzokia.pdf

SARE SOZIALAK

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra