• Nagusia
          • Nor gara
            • Aurkezpena
            • Hausnarketa estrategikoa
            • Bazkideak
            • Zuzendaritza Batzordea
            • Bulego teknikoa
            • Ikerlarien sarea
            • Aliantzak
          • Aktualitatea
            • Agenda
            • Albisteak
          • Zabalpena
            • Soziolinguistika Albistaria
            • Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak
            • Txillardegi-Hausnartu sariak
            • Ikastaroak, mintegiak eta tailerrak
            • Argitalpenak

          • Bat Soziolinguistika Aldizkaria


          • Proiektuak
          • Egoeraren azterketa
            •  Arrue proiektua
            •  Gazteak euskararen eszenatokian: Erabileraren auzia
            •  Hitzargiak
            •  Hizkuntza Aniztasunaren Mapak
            •  Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. Euskal Herria, 2021
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. UEMAko udalerriak eta Tolosaldea
            •  Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketak. Udalerriak
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak Euskal Herriko Unibertsitatean
            •  Hizkuntzen Erabileraren Neurketak ikastetxeetan eta kirol taldeetan
            •  Izaskun Arrue ikerketa
            •  UEH ikerketa: Udalerri Euskaldunetako Haurrak eta euskara
            Esku hartzea
            •  Aldahitz ikerketa
            •  Berba-lapiko proiektua
            •  Berbekin
            •  Eralan 5
            •  Euskara Kirolkide
            •  Eusle Hezkuntzan
            •  Gipuzkoa Berdinago
            •  Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan
            •  Hizkuntza ohiturak Osakidetzan
            •  Jendaurrean Erabili
            •  Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa
          • Ikusi gehiago
  • eu
  • es
  • en
  • fr

Hitzargiak

  1. Soziolinguistika Klusterra
  2. Aktualitatea
  3. Albisteak
  4. LANABES – Araban Euskara Lanean

LANABES – Araban Euskara Lanean

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia da Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea.

Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Hor daude, esate baterako euskara ziurtagiria duten enpresak eta euskara plana dutenak. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira jabetzen enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak.

Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea, eta euskara sustatzea dira LANABES proiektuaren HELBURU nagusiak. Horretarako hiru lan-ildo adostu dira:

  • “Lanabes – Araban Euskara Lanean” ekimena gidatu duen taldeari segimendua eta zabalkundea ematea.
  • Arabako sektore sozioekonomikoa euskararen erabileraz sentsibilizatzea. Komunikazioa.
  • Era guztietako entitateak eta pertsonak inplikatzea, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia handitzeko.

Proiektu honen bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen joan nahi dugu.

Igone Martínez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak nabarmendu zuen orain arte hezkuntza euskalduntzean jarri direla indarrak, baina lan-mundua euskalduntzeari ere erreparatu behar zaiola, gizarteak eleanitza izaten jarrai dezan: “Oso garrantzitsua da konturatzea hezkuntza eta lana ardatz garrantzitsuak izango direla Araban eleaniztasunari dagokion kolorea emateko. Bien arteko harremana landu beharko da eta oraintxe da unea horri heltzeko. Harrobia badago, lanabesak behar dira, ordea, harrobia lan-mundura eramateko”, esan zuen.

​Arabako lan mundua hizkuntza kudeaketan eredugarri izateko nahia azaldu zuen Martínez de Luna foru diputatuak. Hizkuntza kudeaketaz aritzean “batzeaz”, “hizkuntzen arteko orekaz”, “gizartearen bilakaerari erantzuteaz” eta “herri garapenaz” ari garela nabarmendu zuen.

JARDUNBIDEA

Arabako Foru Aldundia, SEA, Arabako Merkataritza eta Industria ganbara, Merkataritza Federazioa, Oreka IT, Electra Vitoria, Laneki eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea

HIZKUNTZA

Euskara

ERAGIN ESPARRUA

FITXA TEKNIKOA

Lanabes.pdf

SARE SOZIALAK

Facebook
Twitter

BAZKIDEAK

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

MARTIN UGALDE KULTUR PARKEA, 20140 – ANDOAIN · kluster@soziolinguistika.eus · Tel.: 943 592 556

Facebook
Twitter
  • Lege oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookie-en politika
  • Harremana

© 2021 Soziolinguistika Klusterra