Lehen eta bigarren hezkuntzako eskoletan eta helduei jerseyera irakasteko programa bat da. Haren helburua da Jerseyko hizkuntza gutxitu ofizialak bizirik iraun dezan bermatzea, jerseyeraren kolorearekin, gatzarekin eta indarrarekin ikasleen irudimena bereganatuz.
L’Office du Jèrriais 1999an sortu zen jerseyera irakasteko eta sustatzeko. Hasieran, 13 eskolatan irakasten zen, baina kopuru hori handitzen joan zen etengabe, jerseyera lehen hezkuntzako eskola guztietan eskaini arte. 2012tik, eredu berri bat ezarri da, eta, eredu horretan, lehen hezkuntzako lau eskola erabiltzen dira Pallion gisa (jerseyeraren zentroak) eskolaz kanpoko klaseetarako. Bigarren hezkuntzako eskoletan irakasten da eskaria dagoen tokietan, eta helduentzako eskolak ere ematen dira zenbait mailatan.
Bigarren Mundu Gerra baino lehen, St Helier-etik kanpoko jende gehienak bazekien jerseyeraz. 1987ko erroldak erakutsi zuen hiztun-kopurua 5.700era jaitsi zela, gutxi gorabehera. 2001ean, kopuru hori 2.700era jaitsi zen, gutxi gorabehera, eta horietatik 113k bakarrik esaten zuten jerseyera egunerokotasunean erabiltzen zutela. Gaur egun, litekeena da 1.000 hiztun bakarrik egotea, baina 2012ko inkesta batek adierazi zuen laginaren % 30ek hitz egin eta uler zezakeela jerseyera pixka bat. 1997an, lehen hezkuntzako haurren gurasoei galdetu zitzaienean ea gustatuko litzaieken beren seme-alabek jerseyera ikasteko aukera izan zezaten, erantzuna erabatekoa izan zen. Ondorioz, gobernuak diruz lagundu zituen Le Don Balleine Trust erakundeak ematen zituen klaseak; erakunde hori jerseyeraren argitaratzailea izana zen lehen. The Trust-ek L’Office du Jèrriais sortu zuen. Hasieran, langile bakarra zuen, baina, gero, hiru langile eta hainbat boluntario izatera iritsi zen. Hala ere, lanaldi osoko bi langile erretiro-adinera iristen ari dira, eta, aurrekontua ia % 20 murriztu denez, programak etorkizun iluna du aurrean.
JARDUNBIDEA
L’Office du Jèrriais
HIZKUNTZA
Jèrriais
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza, Hizkuntza sustatzea