“Portal das Palabras” galizierazko lexikoa hedatzeko eta horretarako behar diren tresnak garatzeko plataforma bat da.
Galiziako Errege Akademiak (RAG) eta Barrié Fundazioak (Galiziako erakunde pribatu bat) sustatutako ekimen bat da, eta haren sorrerako helburuak ziren lexikoa eta, hein batean, lexikografia hedatzea, eta hedapen horretarako behar diren tresnak pentsatzea eta garatzea. Gaur egun, gure proiektuak hauek hartzen ditu barnean:
· Web-atari bat (www.portaldaspalabras.gal): ekimenaren elementu nagusia da, eta gure edukiak eta proposamenak jasotzen ditu. Laster, hiru urte beteko ditu.
· Hiztegi elektroniko bat –portaldaspalabras.gal eta academia.gal atarietan dago eskuragarri–. Lehenengo bertsioa duela lau urte argitaratu zen.
· DicionarioRAG-en aplikazio mugikorrak (appak), iOS eta Android sistema eragileetarako. Ekainaren erdialdera, hirugarren bertsioa aurkeztuko dugu; bertsio horrek sinonimoen bilatzaile bat du, joko mugikorretarako sarbidea ematen du, eta ahots-basea automatikoki eguneratzen du, app berri bat instalatu beharrik gabe.
· … eta pilatutako esperientzia handia.
Aldi berean, hauek prestatu ditugu:
· Gune esperimental bat (“DicionarioLab”): zenbait aukera ematen ditu zenbait bitarteko elektronikoren bidez hiztegietara sartzeko eta esanahiak, sinonimoak, aditz-jokoak eta abar bilatzeko.
·Lexikoko komunikazio-estandar bat –web-eredua, eduki-eredua, hiztegiak kudeatzeko oinarri-elementuak, app-ereduak…–, beste hizkuntza batzuei aukera emango diena gure esperientzia aprobetxatzeko, esperientzia hori eta gure sorkuntzak errepikatuz.
· Lexikoa hedatzeko estandar horiekin lan egin nahi duten eta gurekin edo beste batzuekin baliabideak, ideiak eta premiak partekatu nahi dituzten hizkuntzen balizko sare bat martxan jartzea.
JARDUNBIDEA
Real Academia Galega (RAG) / Fundación Barrié
HIZKUNTZA
Galiziera
ERAGIN ESPARRUA
Corpusa, Estatusa, Jabetzea (hezkuntza, irakaskuntza)