Identity Digital Library (edo Sardegna Digital Library) SardegnaCultura webgunearen spin off gisa sortu zen; Sardiniako kultura du ardatz, eta multimedia-edukiko plataforma bat kudeatzea du helburu.
SDLn, Regione Sardegnak sortutako multimedia-elementuak eta hainbat alderdi kulturali buruzko dokumentuak biltzen dira. Eduki soziokulturalari dagokionez, audioak eta bideoak daude, hala nola elkarrizketak adinduei beren ama-hizkuntzan (sardiniera), herri-kantak, poesia inprobisatua, eta jai tradizional eta erlijiosoak.
Hala, dokumentu-ondare handi bat partekatzen eta denen eskura jartzen dugu, eta balio tradizionalen inguruko kontzientzia pizten da.
JARDUNBIDEA
Sardegna Digital Library
HIZKUNTZA
Sardiniera