Coleg Cymraeg Cenedlaethol-ek Galeseko unibertsitateekin lan egiten du galesaren bidezko aukerak sortzeko ikasleentzat. Diruz laguntzen ditu Unibertsitateetan galesez irakatsiko duten irakasleak/irakurleak, eta graduatu aurreko nahiz graduatu ondorengo bekak eskaintzen dizkie ikasleei goi-mailako ikastaroak galesez egin ditzaten. Irakurleak unibertsitate batek kontratatzen ditu, baina Coleg-en diru-laguntza jasotzen dute lanpostuek.
2011n egin ziren lehen saioak, eta 2015erako 115 irakurle ari ziren lanean zortzi erakundetan eta hainbat diziplinatan. Bost urterako deialdiak dira.
Gaitasunean inbertitzeko asmo horri jarraituz, estrategia nazional bat prestatzen ari da Coleg (Plan Akademikoa), zeina zenbait diziplinatako berariazko estrategiek osatzen baitute.
Graduatu aurreko eta graduatu ondorengo hainbat beka eskaintzen ditu Coleg-ek, ikasleak animatzeko ikasgaien zati esanguratsu bat edo ikasgai guztiak galesez ikastera. Gainerako finantziazioa beste alor hauek hornitzeko erabiltzen da: etengabeko trebakuntza, bigarren mailako hezkuntza, unibertsitateetako irakasle eta ikertzaileentzako prestakuntza, ikaskuntza elektronikoa, baliabideen garapena, kontsulta linguistikoko zerbitzua ikasle eta langileentzat, proiektu estrategikoak, bekak, goi-mailako hezkuntza etengabeko trebakuntzan, sarbide-konpromisoa zabaltzeko laguntza, lanaldi erdiko aukerak, lankidetza-jardueretarako laguntza, marketina eta sustapena, eta langile- eta kudeaketa-kostuak.
Hitzargiak
Welsh-medium higher education across Wales
JARDUNBIDEA
Coleg Cymraeg Cenedlaethol
HIZKUNTZA
Galesera
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza, Goi-mailako hezkuntza