Ikus-entzunezkoak, ikuspegi globaletik Euskal Herrira begirada. GARAZI GOIA

Erakunde-komunikazioa modu eraginkorrean eta hizkuntza berdintasunerantz urratsak emanez egiteko xedea partekatzen dugun erakundeak biltzen gara Gipuzkoa Berdinago proiektuan. Bide horretan, ikuspegiak trukatzeko eta aberasteko antolatzen da Gipuzkoa Berdinago Foroa.

Oraingoan Garazi Goiaren hitzaldia izango da, datorren abenduaren 22an, arratsaldeko 5etatik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundian. Hitzaldiaren izenburua honakoa izango da: Ikus-entzunezkoak, ikuspegi globaletik Euskal Herrira begirada.

Garazi Goiak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du BBC eta SKY bezalako nazioarteko komunikazio taldeetan exekutibo bezala, bereziki telebista plataformen esparruan. Negozio, estrategia eta marketing arloetan herrialde ezberdinetako proiektu eta talde anitzen buru izan da.

Presentzialki parte hartzeko tokiak oso mugatuak izango direnez, saioa streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da posta elektronikoz izena ematea: gipuzkoaberdinago@gipuzkoa.eus. Helbidera idatzi ostean, emanaldia jarraitzeko esteka bidaliko da. Izen ematea abenduaren 17ra arte

Data

Abe 22 2021
Expired!

Ordua

17:00