IRALE programa

IRALE programaren xedea da EAEko irakasleen berariazko hizkuntza-prestakuntza lortzea, legez eskatzen den trebeziaz eta gaitasunez, euskara edo euskaraz irakatsi ahal izan dezaten. Horrela, ba, helburu ezberdineko hainbat eta hainbat ikastaro bideratzen dira urtero. Soziolinguistika Klusterrak azken urteetan 3 formazio mota eskaini ditu programa honen barruan:

• H401 ikastaroa: Ahozko konpetentziak ikastetxean. Oinarriak eta baliabideak.

• I ikastaroa: Ahozkotasuna irakasteko metodologia eta baliabideak.

• H409 ikastaroa: Ahozko hizkuntzaren lanketa hizkuntza normalizazioaren altzotik.

 

H401 ikastaroa: Ahozko konpetentziak ikastetxean. Oinarriak eta baliabideak.

 

Ikastaro honen helburu nagusia ahozko komunikazio gaitasuna ikasleekin landu ahal izateko lehen oinarriak finkatzea da. Parte-hartzaileekin hainbat jarduera eta dinamika egingo dira hasierako zimenduak sendotzeko: zergatik da beharrezkoa ahozko konpetentziak lantzea? Zein ezberdintasun dago ahozko diskurtso eta idatzizko diskurtsoen artean? Ahozko hizkuntza lantzeko zein une bereiz daitezke? Horiek dira, besteak beste, bidean agertu eta erantzungo ditugun hainbat galdera.

Hartzailea:

  • Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
  • Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ahozkotasuna gaiaren aholkulariak.
  • Helduen euskalduntzean lanean diharduten irakasleak.
  • Formazio aholkulariak.
  • Euskara teknikariak.

 

 

I ikastaroa: Ahozkotasuna irakasteko metodologia eta baliabideak.

 

Ikastaro honen helburu nagusia da Hezkuntza Arautuan ahozkotasuna lantzeak duen garrantziaz jabetzea eta hura sustatzeko funtsezko baliabideak aurkeztea oinarriak finkatzearekin batera. Ikastaroaren azken egitekoa izango da, ahozko hizkuntza lantzeko materiala sortzea taldeka. Hori lortzeko asmoz, hauek dira landuko diren hainbat eduki: “Ahozkotasuna” ikastetxe bakoitzeko testuinguru soziolinguistikoaren behatokitik; material didaktikoen baliagarritasuna ahozko hizkuntza lantzerakoan eta ebaluazioaren nondik norakoak.

Hartzailea:

  • Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
  • Helduen euskalduntzean lanean diharduten irakasleak.
  • Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ahozkotasuna gaiaren aholkulariak.
  • Formazio aholkulariak.
  • Euskara teknikariak.

 

 

H409 ikastaroa: Ahozko hizkuntzaren lanketa hizkuntza normalizazioaren altzotik.

 

Ikastaro honetan ahozkotasuna lantzeak Hezkuntza Arautuan duen garrantziaz jabetzearekin batera, gogoetatuko da eskolak hizkuntza normalizazioan duen presentziaz eta euskararen erabileran eragiteko duen ahalmenaz. Ahozko hizkuntzaren didaktikatik hizkuntza normalizazioan eman daitezkeen urratsak zein diren mahai-gaineratuko da. Parte hartzaileek taldeka, gai honi lotutako material didaktikoak eraikiko dituzte. Geletan praktikan jarri eta prozesua ebaluatuko da amaieran.

Hartzailea:

  • Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
  • Helduen euskalduntzean lanean diharduten irakasleak.
  • Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ahozkotasuna gaiaren aholkulariak.
  • Formazio aholkulariak.
  • Euskara teknikariak.