UEU-ko Udako Ikastaroak 2007 – Hizkuntza plangintzaren alde teorikoak eta aplikatuak

Azken hogei urtetan, EAEn izan diren aurre-pausuak plangintza linguistikoari dagokionez handiak izan dira. Ezin gauza bera esan Iparraldean eta Nafarroan. Plangintza orokorra egiteko erakunde bereziak sortu dira herrialde bakoitzean eta beste maila batean erkide eta udaletxe askotan. Ikastaro honen helburua hizkuntza plangintzari buruzko gogoetak bultzatzea da, plangintzaren oinarri teorikoak eta horien aplikazioa errealitatean aurkeztuz.

Ikastaro honen helburua hizkuntza plangintza dihardutenei tresna teoriko eta praktikoak ematea da haien lana laguntzeko eta norbanakoari hizkuntza plangintzaren inguruan formazio efiziente eta koherente bat ematea. Bide batez normalizazio linguistikoaren eta plangintzaren arteko lotura aurkeztuko dira eta datozen urteetako erronka berriak zeintzuk izango diren aurreikusten saiatuko gara. Hori horrela izanik, hizkuntza plangintzaren inguruan egin diren hainbat egitasmo aurkeztea eta aurrera begira gogoeta batzuk egitea izango dira ikastaro honetako helburu nagusiak.

Horretarako oinarri teorikoak landuko ditugu soziolinguistikako zein soziologiako eta psikologiako ikuspuntuetatik. Bestetik, alderdi praktikoa landuko ditugu, hizkuntzaren plangintzari buruzko esperientzia praktikoak aurkeztuz. Ikastaro honetan landuko den hizkuntza plangintza ez da mugatua eremu bati, plangintza makro eta mikro mailetan aurkeztuko da.

HELBURUAK

Ikastaro honen helburua norbanakoaren plangintza soziolinguistikoari buruzko ezagupenak areagotzea da, gainera euskara teknikariei eta lantegi pribatuko langileei soziolinguistika teorikoari eta praktikoari buruzko informazio eta tresna berriak ematea da. Ikastaro honetan elkar emana bereziki landuko da , eztabaidak bultzatuz eta elkarren ezagupen eta esperientzien berri emanez.

METODOLOGIA

Erabilitako metodologia teorikoa eta praktikoa izan da. Teoria mailan landutako tresnek praxis mailan zein ondorioak izan dituzten aurkeztuz eta eztabaidatuz.

NORI ZUZENDUTA

Euskara teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteen kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei

LANDUTAKO GAIAK

Hizkuntza politika, Hizkuntza plangintza, Normalizazio linguistikoa, Euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatua, mikro plangintza, makro plangintza e.a.