Hausnarketa estrategikoa

Soziolinguistika Klusterraren 2026-2029 Plan Estrategikoa prestatzeko hausnarketa prozesua 2024. urtearen azken hilabeteetan hasi eta 2025.eko urrian bukatu zen, erakundearen Ez-Ohiko Batzar Orokorrean onartua izan zenean.

Plan estrategikoa tresna dinamiko gisa ulertzen da, ziurgabetasun eta aldakortasun garaietan egokitzeko eta moldatzeko aukera izan dezakeena.

2026-2029 epealdirako ildo eta helburu estrategikoak:

  • 1. ildo estrategikoa: Ikerketan eta ezagutza soziolinguistikoan erreferentzialtasuna handitzea
    • Nazioarteko harremanak eta proiektuak lantzea
    • Komunikazio plana eguneratzea
  • 2. ildo estrategikoa: Ikerketa proiektuen kalitatea sendotzea
    • Ikerketa eredua definitu eta garatzea, inpaktu sozialaren eredua Soziolinguistika Klusterrera egokituz
    • Egungo proiektuen kudeaketa sistema berrikustea
    • Batzorde Zientifikoa abian jartzea
    • Adimen Artifizialaren erabilera arduratsua eta eraginkorra (kode etikoarekin) ezartzea
  • 3. ildo estrategikoa: Antolaketa eredua egokitzea, talde lanaren kultura eta praktika hobetuz
    • Proiektuak talde lanean garatzeko prozesuetan sakontzea
    • Lanketa psikosozialarekin jarraitzea
    • Genero berdintasuneko plana abian jartzea
  • 4. ildo estrategikoa: Finantziazio eredu sendo eta jasangarria eraikitzea
    • Finantzak kudeatzeko sistema propioa sortzea

2025eko martxoaren 26an Martin Ugalde Kultur Parkean egindako hausnarketa-saio kolektiboaren bideoa