Harpidetu

Soziolinguistika Klusterrak hamabostean behin argitaratuko du Soziolinguistika albistaria. Tresna honen bidez soziolinguistika arloko azken berriak bildu eta zabalduko ditugu. Modu honetan, hamabostekari honek soziolinguistikari buruzko azken albisteen, ikerketen, liburuen edota jardunaldien berri emango digu, besteak beste, eta nolabait egunean egoteko aukera eskainiko digu.

Albistaria modu zuzenago batean eskuratzeko aukera ere badago, e-mail bidezko bidalketak egiten baitizkiegu harpidedunei. Beraz, interesa izanez gero, hemen duzue gure albistariaren helbide zerrendara harpidetzeko aukera.

Bestalde, albistaria@soziolinguistika.eus helbide elektronikoa eskuragarri duzue gurera soziolinguistika arloko azken albiste interesgarriak bidali eta gure albistarian txerta ditzagun, edota zuen edozelako iradokizunak jasotzeko.