Praat mar Frysk kanpaina frisiera sustatzeko kanpaina orokor bat da, 2007an hasia. Bereziki, talde hauei dago zuzendua: gazteak, enpresak eta sektore publikoa (osasungintza, gobernua). Kanpainak enbaxadoreak erabiltzen ditu (Frisiako jende ospetsua), eta sare sozialetako estrategia zabala du. Produktu eta proiektu asko garatzen dira kanpaina fresko eta erakargarri mantentzeko.
Kanpaina hau jaurtitzeko arrazoia izan zen frisieraren irudiak bultzada bat behar zuela. Frisierak nolabaiteko 'zaharkitu' eta 'aspergarri' irudia zuen. Umorea, dibertsioa, ozartasuna, zerbait desberdina behar genuen hizkuntza bizirik mantentzeko eta gazteentzat interesgarri egiteko.
Dendetan "Do Frisian" pegatina edo idazkuna edo Doutzen Kroes-en (kanpainaren lehen enbaxadorea eta enbaxadore nagusia) aho puzgarria jarrita, dendari batek jakitera ematen du bere dendan frisieraz hitz egiten dela. Izan ere, sarritan, frisiera-hiztunek holandesez hitz egiten diote batak besteari ez badakite besteak badakiela frisieraz. Beraz, kanpainaren helburua da jakinaraztea frisiera kontuan hartuko dela, eta hiztunak frisiera erabiltzera bultzatzea.
JARDUNBIDEA
Afûk
HIZKUNTZA
Frisiera
ERAGIN ESPARRUA
Sentsibillizazioa, Hizkuntza sustatzea