La Escolina asturiera ikasteko eta erabiltzeko jarduera bat da, eta Reciella (families pol asturianu) elkarteak antolatzen du 2013-2014 ikasturtetik 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzat.
Astean ordubetez, jolasaren bidez eta manipulaziozko eta aurkikuntzazko ikasketaren bidez, haurrek asturieraz hitz egiten dute edo harekin harremanetan jartzen dira beren adineko haurrekin sozializatzeko ingurune batean, irakasle espezializatuek lagunduta eta talde txikitan.
Ekimena 2013-2014 ikasturtean hasi zen Xixónen, asturieraz hitz egiten duten familietako 2 eta 3 urte bitarteko 7 haurreko talde batekin.
2014-2015 ikasturtean, 2-3 urteko talde bat sartu zen proiektuan Candás udalerrian.
2015-2016 ikasturtean, 3 gelak dihardute horretan: bat, Candásen, 3-4 urteko talde batekin, eta beste biak Xixónen: 4-5 urteko gela bat eta 1-2 urteko beste bat.
2016-2017 ikasturterako, 34 haurren aurrematrikula dago konprometituta, eta 3 irakaslek hartuko dute parte proiektuan. Halaber, gela bat irekiko da Uviéun, bai eta beste hiru gela berri ere: bat Candásen eta bi Xixónen; guztira, 7 talde.
Ekimen honetan, Xixóngo, Candásko eta Uviéuko 3 ikastetxe publikok laguntzen dute, eskolaz kanpoko orduetan beren gelak utziz.
JARDUNBIDEA
Reciella (families pol asturianu)
HIZKUNTZA
Asturiera
ERAGIN ESPARRUA
Hezkuntza