XVI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2024. Ekosistema bizia

Elkar behar dugun organismoak gara; handiak eta txikiak, kolore guztietakoak. Elkar elikatzen dugu, gure ingurunearen baldintzen baitan. Euskal soziolinguistikarena ekosistema bizia da. Bizirik dago, bizitasunez betea.

20 urte dira euskararen biziberritze prozesua ezagutza soziolinguistikoz hornitzeko Soziolinguistika Klusterra sortu zela. Ikerguneari forma ematean, eremu teorikoan eta aplikatuan dihardutenak harremanetan jartzeko gune bezala irudikatu zen. Euskararen lurralde osoaren ikuspegian jardutea eta ezagutza zientifiko zorrotza produzitzea ezarri ziren lehentasun gisa. Bi hamarkada beranduago, irizpide horiek berretsiz, etengabe egokitzeko eta berritzeko erronkak indarrean dirau.

2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldian, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko diegu. Eta, bide batez, hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu. Urtero bezala, euskal soziolinguistikaren ekosistema biziaren topagune izan nahi du jardunaldiak; ikerlariak, aktibistak, erakunde arduradunak, teknikariak, irakasleak, aholkulariak eta ekosistema hau osatzen duten denetariko izakiak elkarlanean jartzea aurrera begira emankorra dela baitakigu.

Soziolinguistika Klusterrak duen gizartearekiko konpromisoari erantzunez, Europa Jauregiarekin lankidetzan, jardunaldia “ERRONKA GARBIA ekitaldia” izan dadin beharrezko neurriak hartuko ditu. MUGIKORTASUNA, EROSKETAK, AZPIEGITURA, HONDAKINAK, ENERGIA eta URAri lotutako neurriak hartuko dira ekitaldiaren antolakuntzan.  Neurri hauen bidez, guztion ekarpenarekin, ekitaldi jasangarriagoa eta hobea lortzea eta pixkanaka irizpide eta ohitura berriak ezartzea lortuko dugulakoan gaude.

9:00 DOKUMENTAZIO BANAKETA
9:15 IREKIERA
9:30 HITZALDIA
Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Katalunian [Hitzaldia gaztelaniaz]
Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)
10:30 PANELA
Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian
Diskurtsoak etnizitatetik haratago – Onintza Legorburu (Emun)
Hizkuntzak bizindartzeaz, galtzeaz baino gehiago – Xan Aire (Plazara)
Inposizioak, pribilegioak, eta beste botere gatazka batzuk – Mikel P. Ansa (Berria)
11:30 ATSEDENALDIA
12:00 TAILERRAK (Talde-ariketak)
1.   Soziolinguistika Hezkuntzan – Soziolinguistika Klusterra
2.   Immigrazioa eta integrazio soziolinguistikoa – Soziolinguistika Klusterra
3.   Kirol antolatuaren lekua euskararen biziberritzean – Emun
14:00 BAZKARIA
15:00 HITZALDIA
Katalanaren soziolinguistikaren ekosistema [Hitzaldia gaztelaniaz]
Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)
15:30 MAHAI-INGURUA
Euskal soziolinguistikaren ekosistema: non gaude eta nora goaz?
Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrilla)
Maddi Etxebarria (Elhuyar)
Jon Mentxakatorre (Mondragon Unibertsitatea)
Moderatzailea: Rosa Ramos (Uharri)
16:45 HITZALDIA
Soziolinguistika Klusterretik hurrengo bi hamarkadei begira
Imanol Larrea (Soziolinguistika Klusterra)
17:00 ITXIERA

Bideoak:

Argazkiak: