EHU-ko Udako Ikastaroa 2018: Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? [Tailerra]

Clara Campoamor Kultur Etxea (Barakaldo), 2018ko uztailaren 4 eta 5ean

Zuzendariak:

Josune Zabala Alberdi (Eusko Jaurlaritza – Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Olatz Bengoetxea Manterola (Soziolinguistika Klusterra)

Helburua:

  • Eskolan, ahozko hizkuntzaren ezagutza eta erabilerari lotutako praktika onak zein izan daitezkeen ezagutu eta adibideak ezagutzea.
  • Hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak ezagutu eta esperimentatzea.
  • Ahozko hizkuntza (edozein ikasgaitan) lantzeko oinarriak eta praktika onak ezagutzea.

Egitaraua:

Deskargatu PDFa

(Saio guztiak Josune Zabala eta Olatz Bengoetxeak gidatuko dituzte)

2018-07-04

09:00 – 11:30  Gure testuinguru soziolinguistikoa eta ahozko hizkuntzaren lanketaren arteko lotura. Diagnostikoa egin eta ikastetxean erabakiak hartzeko oinarrizko adierazleak

11:30 – 12:00 Geldiunea

12:00 – 13:30 Egitetik lantzera: pizgarri batzuk egiten dugunaz jabetzeko

13:30 – 14:00  Sintesia

15:30 – 17:00 Ahozko hizkuntza lantzeko uneak. Egoera autonomoak: ahozkoaren aldagai jakin bat lantzera bideratutako jarduera eta jolasak

2018-07-05

09:00 – 11:00  Egoera gidatuak: ahozko genero berezituak, errutinak eta sekuentzia didaktikoak 

11:00 – 11:30  Geldiunea

11:30 – 13:00 Egoera askeak: edozein elkarrekintzatan sortutako egoerak kudeatzeko praktika onak

13:00 – 13:30 Tailerrari amaiera. Azken hitzak.

 

MATRIKULA zabalik. Prezio murriztua maiatzaren 31 arte. Bi aukera daude ikastaroan izena emateko:

EHUren uda ikastaroen eskaintza osoa, albisteak eta bestelakoak: uik.eus/eu/zer-egin-ahozko-komunikazioa-eskolan-lantzeko-1