Bulego teknikoa

Bulego Teknikoaren ardura da Soziolinguistika Klusterraren helburuak, estrategiak eta proiektuak kudeatu eta garatzea.

Egun, 8 lagunek osatzen dute Bulego Teknikoa:

Olatz Altuna Zumeta

Ikerlaria
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua.

Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren azken bost edizioen zuzendaria. Euskararen erabilera neurtzeko metodologiak, adierazle soziolinguistikoen azterketa eta gazteen hizkuntza-errealitatearen ikerketan jardun du, bereziki.

Asier Basurto Arruti

Ikerlaria eta komunikazio arduraduna
Soziologian lizentziatua eta Hizkuntza Plangintzan Unibertsitate-Espezialista (HIZNET)

Landutako gaien artean daude gazteen hizkuntza-erabilera, behaketa bidez hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologiak eta erakundeen komunikazio publikoa, besteak beste.

Olatz Bengoetxea Manterola

Ikerlaria eta formatzailea
Euskal Filologian lizentziatua eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra

Hezkuntza arautuaren arloan ahozko komunikazioan eragiteko metodologiak sortzen, garatzen eta aplikatzeko proiektuetan dihardu. Baita testuinguru soziolinguistiko eta helburu ezberdinen araberako prestakuntza-saioak eskaintzen ere.

Isabel Godinez Hidalgo

Finantza eta azpiegitura arduraduna
Administrazioa eta finantzan goi mailako lanbide heziketa

Erakundearen kudeaketa administratibo eta ekonomikoari lotutako lanak garatzen ditu, Bulego Teknikoaren baliabideak eta behar teknikoei erantzuten die eta proiektuetan zenbait funtzio tekniko betetzen ditu.

Maialen Iñarra Arregi

Ikerlaria
Soziologian graduatua eta Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterra

Besteak beste, honako gai hauek landu ditu: hizkuntza-erabileraren behaketa bidezko neurketak (kalean, unibertsitatean, kirolean…), ikasleen eskolako hizkuntza-erabilera, gazteen aisialdiko hizkuntza-erabilera eta hizkuntza-aktibazioa.

Paula Laita Pallares

Ikerlaria
Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzan doktorea, Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizenziatua eta Itzulpengintzan eta Kulturen arteko Komunikazioan masterra

Kanadako hizkuntza indigenen biziberritzean lanean aritu da, ikerketa-eremuan eta esku-hartze proiektuen kudeaketan. Gaur egun hezkuntza arautuan ahozkotasuna lantzeko metodologiak garatzeko eta aplikatzeko egitasmoetan dihardu.

Imanol Larrea Mendizabal

Zuzendaria
Soziologian lizentziatua eta Komunikazioan doktorea.

Gai hauek landu ditu: immigrazioa, hizkuntza jarrerak, Kataluniako soziolinguistika, arlo sozioekonomikoan euskara sustatzea eta I+G+Bren (Ikerketa, garapena eta berrikuntza) kudeaketa.

Pablo Suberbiola Unanue

Ikerlaria
Soziologian lizentziatua, Humanitateetan masterra eta Hizkuntza Plangintzan Unibertsitate-Espezialista (HIZNET)

Lantzen dituen gaiak: Hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak, haur eta gazteen hizkuntza erabilera eta hizkuntza plangintzen aplikazioa erakundeetan.

Belen Uranga Arakistain

Ikerlaria eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren koordinatzailea
Euskal Filologian lizentziatua

Landutako gaien artean daude hizkuntza-ekologia, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologiak.