Donostiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorean bezeroei euskaraz hitz egiteko aukera ematen dieten establezimenduak identifikatzea eta establezimendu horien sustapena egitea da jardunbide honen helburua.
Donostiako establezimenduak bisitatu egiten dira banan-banan, egitasmoaren berri eman, baldintzak betetzen ote dituzten ikusi eta, hala bada, egitasmoan parte hartzeko hitzarmena sinatu. Parte hartzeko baldintzak bi dira nagusiki:
1- Jendaurrean ari den langileen %50ek euskaraz jakin behar du. Bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna behar dute.
2- Lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute eta euskaraz egin nahi duen bezeroari aukera hori bermatuko diote.
Baldintza hau bete eta egitasmoan parte hartzeko interesa duten establezimenduek eranskailua jarriko dute, kalera begira (atean edo erakusleihoan) bezeroek hori ikustean bertan euskaraz egin dezaketela jakin dezaten.
Horrez gain, www.merkatari.eus eta www.donostiaeuskaraz.eus webetan establezimenduen berri ematen da bertako mapa interaktiboan.
Azkenik, establezimendu hauen sustapen kanpainak ere egiten dira herritarrek jakin dezaten non jaso dezaketen zerbitzua euskaraz.
Hitzargiak
Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz
JARDUNBIDEA
Donostiako Euskara Zerbitzua
HIZKUNTZA
Euskara
ERAGIN ESPARRUA
Merkataritza