UEMA – Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak topaketa

 

 

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak izeneko topaketa antolatu zuen. Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri eman zen eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landu. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi izan zen. Helburu horrekin gonbidatu zituzten hizlariak, eta haiekin batera elkarrekin hitz egin eta eztabaidatzeko tartea izango zuten horretarako prestaturiko kafe-tertulian. Soziolinguistika Klusterrentzat oso pozgarria izan zen topaketa honen antolakuntzan parte hartzeko aukera izatea, eta, hortaz, zuen interesekoa izango delakoan hemen duzue prestaturiko egitaraua:

 

 

Lan honetan laguntzaile izan dira gurekin batera, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesle Donostia-Gipuzkoa Kutxaren Gizarte arloko EKOGUNEA.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.uema.eus gunean duzu eskura edo uema@uema.eus helbidera idatz dezakezu.