Donostia 2017ko uztailaren 20-21
Zuzendariak:
Jon Aizpurua Espin (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Olatz Altuna Zumeta (Soziolinguistika Klusterra)
Helburua:
Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketak (Inkesta Soziolinguistikoa eta Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa) 2016ko datuekin osatu berri dira. Une egokia da emaitzen aurrean jarri eta ondorioak ateratzeko. Ariketa hau ikuspegi ezberdinak dituen jende ugariren artean egiten bada, are emankorragoa izan liteke. Honengatik guztiagatik, ondorengo helburuekin antolatu da ikastaroa:
- Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea.
- Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnartzea.
- Euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea.
- Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea.
Antolatzaileak: